Save the date: ApplAI ’27 2027ko ekainaren 2a egingo da Gasteizen

Save the date

Atzerako kontaketa hasi da. ApplAIk, BAICek antolatutako Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren Kongresuak, baditu data eta lekua bere laugarren ediziorako, eta orain arte egin direnen artean anbiziotsuena eta indartsuena izango da: 2027ko ekainaren 2a egingo da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregiko Maria de Maeztu entzunaretoan.

ApplAIk kokalekua aldatu du: Donostiatik Gasteizera 

Joan den maiatzean Donostiako Kursaalen hirugarren edizioa egin ondoren, kongresua Euskadiko hiriburura lekualdatuko da. Europa Biltzar Jauregiak enpresa, erakunde eta profesionalei zuzendutako jardunaldia hartuko du; hain zuzen ere, beren erakundeetan Adimen Artifiziala (AA) jada aplikatzen ari direnei edo irizpidez aplikatzen hasi nahi dutenei zuzendutakoa.

Helburua aurreko edizioetako bera da: AAren etorkizunari buruzko aurreikuspenetatik harago joan eta gaur egun nola aplikatzen ari den aztertzea, kasu errealen eta ikaskuntza zehatzen bidez. Adimen Artifizial aplikatua, profesionalek beren egunerokoan ulertzen eta erabiltzen duten moduan.

AA Aplikatuaren euskal ekosistemaren erreferentziazko topaketa 

ApplAI AA Aplikatuaren euskal ekosistemaren topagune gisa finkatu da, eta datuek hori berresten dute. 2025eko edizioak 230 enpresatako 500 pertsona bildu zituen. 2026an, biltzarrak 600 pertsona baino gehiago bildu zituen; 237 enpresa, 29 hizlari eta 34 erakunde babesle izan ziren bertan. Bi edizioetan sarrera guztiak agortu ziren, eta ApplAI ’26ra joan zirenen % 93k adierazi du berriro joango litzatekeela.

Hazkunde hori biltzarraren edukietan ere islatzen da. Lehen edizioak esperimentazioaren eta proiektu pilotuen ingurukoak izan ziren; 2026an, berriz, gobernantzan eta eskalatzean jarri zen arreta, AAk erakundeetan benetako eragin iraunkorra izan dezan. ApplAI ’27 hurrengo edizioak lekuko hori hartuko du.

Zerk definitzen du ApplAI, edizioz edizio? 

ApplAI ’27ren programa datozen hilabeteetan emango da ezagutzera. Bitartean, hauek dira biltzarraren ezaugarri nagusiak:

  • Ekitaldi honetan elkartzen dira AA Aplikatuko ahots garrantzitsuenak: euskal ekosistemako nahiz nazioarteko aditu eta erreferenteak, Adimen Artifizialaren bidez beren erakundeak nola eraldatzen ari diren partekatzen dutenak.
  • AA Aplikatu eraginkor eta etiko baterako gakoak: datuen estrategia, talentuaren garapena, aldaketa kulturala eta praktika arduratsuak.
  • Formatu arin eta praktikoa: sektoreko enpresa, erakunde eta profesionalekin konektatzeko hainbat formatu eta espaziotako esku-hartzeak.

Gure sare sozialak gertutik jarraitzea gomendatzen dizugu, datozen hilabeteetan laugarren edizio honetako berritasun guztiak ezagutzeko: hizlariak, programa, sarrerak eta iristeke dagoen guztia.

Erlojua martxan da. Laster ikusiko dugu elkar Gasteizen!

eu
07/10/2026
Scroll to Top