Maiatzaren 13an, Donostiako Kursaalean ApplAI kongresuaren hirugarren edizioa ospatu zen, BAIC-ek antolatuta.
600 pertsona baino gehiago bildu ziren gaur egun oso garrantzitsua den gai bati buruz hitz egiteko: AA Aplikatua iritsi da erakundeetara. Orain beste galdera bat dago, eta funtsezkoa da: nola eskalatu hau buruarekin eta estrategia ikuspegiarekin?
Hauek izan ziren, azkenean, egun osoan zehar buruan egon ziren galderak: nola gidatu datua, taldeak prestatu, araudia ulertu eta erabakiak irizpidez hartu. Horretarako, jakina, beharrezkoa da ApplAI-k urtero eskaintzen duena: enpresak, administrazio publikoak, unibertsitateak, zentro teknologikoak eta startup-ek elkarren artean esperientziak partekatu, besteen akatsetatik ikasi eta ikuspegi partekatua sortzeko aukera izan dezaten.
Perspektiba globala eta sustrai lokalak dituen ekitaldia
Lehenago berri eman genuen bezala, ApplAI’26ko egitaraua hiru blokeetan antolatu zen —Gure sustraiak, Oraina eta Etorkizuna— eta perspektiba globala eta erabilera lokalaren nahasketa izan zuen.
Maila internazionalean, eszenatokitik pasa ziren izenak honako hauek izan zire: Pilar Manchón (Google), Ángel Sáenz Cenzano (LinkedIn Espainia eta Portugal) edo Nancy Laramée (IVADO). Euskal ekosistematik, Nerea Aranguren (Mondragón Korporazioa), Javier del Ser (Tecnalia) eta Lorena Fernández (Deustuko Unibertsitatea), besteak beste. Guztira, 29 hizlari.
Kongresuko une garrantzitsuenetako bat izan zen, beste behin, prozesuan daudenak entzutea. Lantek, Fagor Ederlan, Sener, ITP Aero edo Vicomtech bezalako enpresek kasu errealak eta konpondu gabeko erronkak partekatu zituzten.
ARTECHE, EROSKI eta ULMA Medical-eko zuzendari nagusiak ere jarri zuten mahaiaren gainean beraien ikuspegia zuzendaritzatik: AA bakarrik bihurtzen da abantaila lehiakorra benetako estrategia bat dagoenean atzean eta, batez ere, helburu argi bat dagoenean.
ApplAI ON Air, lehen aldiz, formatu presentzialean
Edizio honen berrikuntza gisa, ApplAI ON Air, kongresuko videopodcast-ak, ateak zabaldu zituen publiko presentzialarentzat, eta zuzenean jarraitu ahal izan zen Kursaaletik bertatik.
Grabatutako elkarrizketak, zuzenean jarraitu ezin izan zituztenentzat, laster egongo dira eskuragarri BAIC-en YouTubeko kanalean eta EITBko GUAU podcast plataforman. Ez baduzu oraindik entzun, ezin dezakezu galdu, bereziki zure enpresan edo start-up-ean AA Aplikatua erabiltzen hasi bazarete eta esperientziak eta orientazio argiak, eskuragarriak eta gaur bertan aplikagarriak bilatzen badituzue.
Euskadi, lehen lerroan
Azkenik, ezinbestekoa da aipatzea ApplAI’26 ekosistema honi sostengua, forma eta aberastasuna ematen dioten 34 erakunde babesleren laguntzari esker egin ahal izan dela.
ApplAI’26k ondorio argi bat utzi du, azken batean: Euskadi ez dago AA Aplikatuarekin zer gertatuko den zain. Izan ere, haren erabileraren abangoardian dago, ikaskuntza, esperimentazio, saiakera eta akatsen bidezko prozesu etengabe batean, eta, batez ere, aurrera egiten.
ApplAI 2027an ikusiko dugu elkar.