Bilbon egindako lehen bi edizioen arrakastaren ondoren, Euskadiko Adimen Artifizial Aplikatuaren Biltzarrak, ApplAIk, badu 2026rako data eta egoitza berria. Datorren maIAtzaren 13an, Donostiako Kursaala AAren ekosistemaren topagune berria izango da, eta Basque Artificial Intelligence Centerrek (BAIC) antolatutako ekitaldiaren hirugarren edizioa hartuko du.
ApplAI, Euskadin aplikatutako AAren epizentroa
ApplAI Euskadik adimen artifizialaren esparruan dituen gaitasunak ikusarazteko eta enpresen, zentro teknologikoen, administrazio publikoen eta sektoreko profesionalen arteko lankidetza sustatzeko helburuarekin sortu zen. Lehenengo ediziotik, erakusleiho bakar gisa finkatu da, eta bertan berrikuntza, transferentzia teknologikoa eta AAren eraginari buruzko eztabaida jarri dira erdigunean.
2025eko edizioak funtsezko eragile ugari bildu zituen Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Euskadik adimen artifizial aplikatuaren erreferente gisa duen zeregina indartu zuen. 2026an, biltzarrak industriarentzat eta gizartearentzat benetako balioa sortzera bideratutako hitzaldi, mahai-inguru, erakustaldi eta networking espazioen jardunaldi oso bat eskaintzeko konpromisoari eusten dio.
Ezinbesteko hitzordua
2026ko maIAtzaren 13an, IAri lotutako profesionalek, enpresek eta erakundeek beste hitzordu bat dute, ezinbestekoa. Kursaala eszenatoki ezin hobea izango da Euskadik adimen artifizialean oinarritutako soluzioen adopzioan eta garapenean duen papera bultzatzen jarraitzeko.
Laster, programaren, sarreren erosketaren eta gainerako informazioaren berri emango da webgune ofizialean: https://applai.eus/eu/inicio-euskara/
👉 Gorde data eta ez galdu ApplAI26: Euskadin aplikatutako Adimen Artifizialaren erreferentziazko topaketa.