ApplAI’27k ireki du babesle izateko deialdia. Euskadiko Adimen Artifizial (AA) Aplikatuaren Kongresuaren laugarren edizioa 2027ko ekainaren 2an egingo da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, duela gutxi save the date delakoan iragarri genuen bezala, eta bertan parte hartu nahi duten erakundeek hiru mailaren artean aukera dezakete dagoeneko: Zilarra, Urrea Brand eta Urrea Connect.
Bakoitzak helburu ezberdin bati erantzuten dio: markaren ikusgaitasuna lortzetik hasi eta gure lurraldean AA Aplikatuaren ezarpena lideratzen ari diren pertsonekin benetako negozio-aukerak sortzeraino.
ApplAI’27 babesteak esan nahi du zure erakundea oso kualifikatua den entzulego baten aurrean kokatzea: enpresa-liderrak, ikertzaileak eta erabakitzeko ahalmena duten profilak.
Eta, batez ere, Euskadi AA Aplikatuan erreferentziazko lurralde gisa finkatzen laguntzeko modu bat ere bada.
ApplAI’27ren hiru babesle-mailak
Zilarra: ikusgaitasuna eta aintzatespena
Euskadiko AA Aplikatuari buruzko topagune nagusian bere markak ikusgaitasuna eta aintzatespena lortzea nahi duten erakundeentzako aukera da. Honako hauek barne hartzen ditu:
- Logotipoa biltzarraren webgunean eta online materialetan.
- Logotipoa ekitaldiaren offline materialetan.
- Edukiak eta aipamenak sare sozialetan.
- Biltzarrerako 2 sarrera.
Urrea Brand: erreferente gisa posizionatzea
Zure erakundea AA Aplikatuan erreferente gisa finkatzeko pentsatuta dago, herrialdeko eraldaketa digitala eta teknologikoa lideratzen duten enpresa, erakunde eta profesionalen aurrean.
Zilarra mailan sartutakoaz gain, honako hau eskaintzen du:
- Logotipoa ekitaldiaren areto nagusian.
- Logotipoa online publizitate-kanpainan.
- Aipamena hedabideetan.
- Biltzarrerako 3 sarrera, lehen ilaretan eserleku erreserbatuarekin.
Urrea Connect: benetako negozio-aukerak
Mailarik osatuena da, eta ApplAI’27ko esperientzia benetako negozio-aukera bihurtu nahi duten erakundeei zuzenduta dago, erabakitzaileekin, bezeroekin eta bazkide potentzialekin egingo den networking estrategikoari esker.
Aurreko mailetan sartutako guztiari honako hau gehitzen dio Urrea Connectek:
- Hizlari eta beste erakunde babesle batzuekin VIP gunera sartzeko aukera.
- Elkarrizketa ApplAIren blogean, eta hedapena newsletterrean (600 pertsona baino gehiago harpidetuta).
- Logotipoa ApplAI On Air bideopodcastean, elkarrizketarekin eta ondoren sare sozialetan zabaltzearekin.
- Biltzarrerako 4 sarrera, gehi 10 sarrera % 60ko deskontuarekin zure bezeroentzat, edo 2 sarrera gehigarri zure taldearentzat.
Nola bihurtu ApplAI’27ko erakunde babesle
applai.eus/eu/babesleak webguneko formularioa bete besterik ez duzu egin behar, zure datuekin eta interesatzen zaizun mailarekin. Zure erakundea BAICeko bazkidea bada, adierazi hori ere. Eta zein maila egokitzen zaizun ondo ez badakizu, adierazi formularioan bertan eta orientatu egingo zaitugu.
Beste lankidetza-bide batzuk aztertu nahi badituzu, idatzi applai@baic.eus helbidera.
Ekainaren 2an, euskal hiriburuak berriro bilduko du AA Aplikatuaren euskal ekosistema. Zure erakundea elkarrizketaren erdigunean egotea nahi duzu? Hau da hori lortzeko aukera.